XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

; (...) baina baserriaren uste eta ikuspide guztiz optimistak dituen artean, euskal egoeraren ikuspide biziki pesimista du, kronista kantuan agiri duenez.

Baserrian poeman azaltzen duenez denak ederki dirudi; Euskal Herrian gehienak, behintzat, ilun.

Eta horixe daukagu: argiz betetako poema alai batetan kantu apokaliptiko nahasi bat.

Ikuspide diferenteak eta plano diferenteak nahastu dira.

Proiektoaren konplikatuegiak forma desegin du.

Kronistaren kantuko ikuspegia, poemako ikuspegiaren kontrarioa da.

Inon ez zaio, ordea, Euskal Herriko egoera arruntari baserrikoa kontrastatu, Orixek bere baitan halako zerbait egiten zuela badakigu ere.

Gauzok eta gauzon inguruan dabilen ideologiak garai batetan inportanteak ziruditen, urte batzu duela.

Orduan batzu gogor zebiltzan Orixeren kontra eta arrazoinok inportanteak ziren.

Goazen, ba, puntuz-puntu.

2.1. Erlijioa eta politika Orixe, kanta honetan, Euskal Herriari egia latz biren esatera doa.

Poeta bere kontura kantuan hastea ustegabekoa bagenuen baina zilegi, hainbat harrigarriago gertatzen da hasi eta berehalakoxe beste salto bat: lehortetik erlijio hauzira, eta erlijio gauzetatik politikara, bait garamatza.

Orixeren haurtzaroaz gero, (221 eta hur.).

Besterik gabe Jaunari eskatzen zaio, (Aralarko) Sinai mendian erakus dezala, bera dela Jainko bakarra eta Mendi sainduen motiboa poesia politikoan xit zabaldua dago.

Gogora Virolai-ren hura eta nola Arantzazu Salbatore Mitxelenak Alberni, Golgota, etc. bihurtzen zuen ere.

Mendiaren motibo mitologikoa da, noski, bere forma biblikoan.

Beste leku batetan, euskoen parnasoa deritza Orixek Aralarri.

Hemen, ordea, bat-batean, arras beste tankera bateko eskari honekin jarraitzen da: .